Zero kutsaduraren aldeko apustua izango da Europako 2021eko Aste Berdearen ardatza
2021/03/05
Europako 2021eko Aste Berdeak oso helburu garbia du: zero poluziora iristen saiatzea, substantzia toxikorik gabeko ingurune bat lortzeko. Maiatzaren 31tik ekainaren 4ra bitartean, eta ‘Zero kutsadura biztanleria eta planeta osasuntsuagoentzat’ lemapean, Europako Batzordeak elkarrekin lan egiteko aukera eskainiko die inplikatutako erakunde, enpresa eta herritarrei, ez toxikorik ez kutsadurarik ez duen ingurumena izateko nahia errealitate bihurtzeko.
Ekintzak eta eskariak aurkezteko epea matxoaren 12ra arte dago zabalik, eta edozein motatako erakundetara dago zuzenduta, hala nola udal agintaritzak, ingurumenaren gaineko ardura duten agintaritzak, enpresak, elkarteak, enpresa pribatuak, GKEak, ikerketa-institutuak, unibertsitateak eta elkargo teknikoak, hedabideak, herritarren taldeak, gazteen taldeak, beste sektore batzuetako alderdi interesatuak (biodibertsitatea, natura, ura, airearen kalitatea, turismoa, hezkuntza, nekazaritza, garraioa, enpresa jasangarriak).
Edozein motatako jardueren bidez: tailerra, bisita gidatua, erakusketa, azoka, ate irekien jardunaldia edo online topaketa… parte-hartzaileek aukera izango dute euren erakunde edo hiriaren lorpenak publiko zabalago bati erakusteko.
Halaber, Europako 2021eko Aste Berdeak kontuan hartuko ditu Europako Itun Berdearentzat garrantzitsuak diren beste ekimen batzuk, hala nola klima-ekimenak, Substantzia Kimikoei buruzko etorkizuneko Estrategiak, eta energia, industria, mugikortasun, nekazaritza, arrantza, osasun eta biodibertsitatera zuzendutako ekimenak.
Maiatzaren 31an, Finlandiako Lahti hiriak -aurtengo anfitrioi a- inaugurazioa hartuko du. Ekainaren 1etik 4ra bitartean, jarduerak modu birtualean egingo dira, bai nazioarteko konferentzia eta bai erakusketa.