LIFE Urban Klima 2050 proiektu integratua datozen urteetarako Euskadin izango den klima-ekintzarako proiekturik handiena da.
Europar Batasunak onetsi du klima-aldaketa arintzeko eta/edo klima-aldaketari egokitzeko LIFE proiektu integratuen barruan.
6
urteko iraupena 2025era arte
19,8
milloi euroko zuzeneko inbertsioa
20
erakunde bazkide
40
ekintza zehatz
Euskal lurraldea eraldatzen ari gara, guztira 40 ekintza garatuz.Proiektua Euskadiko eta Europar Batasuneko beste eremu batzuetan erreplika daiteke.
KLIMA 2050 Estrategia hiri-eskalan zabaltzea da gure helburu nagusia
Gainera, lortu nahi dugu...
1
2015-2020 Ekintza Plana amaitzen eta hurrengo Ekintza Planak definitzen laguntzea (2021-2025 eta 2026-2030).
2
KLIMA2050 Klima-aldaketaren aurkako Estrategia lurralde- eta sektore-plangintzan (osasuna, ura eta energia) sar dadin sustatzea, eta integrazio horren ondorioak aztertzea.
3
Hiru eremu pilotutan (kostaldean, ibai-arroetan eta hiriguneetan) egiaztapen-ekintzak jartzea martxan.
4
Administrazioaren eta herritarren gaitasunak hobetzea, beharrezkoak baitira KLIMA2050 Estrategiaren 24 esku-hartze ildoak erabat ezartzeko.
5
Gobernantza hobetzea klima-aldaketaren esparruan, administrazio-eskala guztietan.
6
Proiektuan proposatutako irtenbideen inpaktuak biderkatzea eta emaitzen hedapen zabala lortzea.
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuan hiru euskal hiriburuetan eta beste hiri- eta landa-udalerri batzuetan jarduten dugu. Kostaldeko udalerrietan ere jartzen dugu arreta, bertan bizi baita EAEko biztanleen % 65a
Hiriak
Ibai-arroak
Kostaldea
Gure inpaktua: 7.234 km² eta 2.164.311 pertsona