Urban Klima 2050ek klima-aldaketa hurbildu nahi die herritarrei, adin guztietarako prestakuntza-jarduerekin
2022/07/15
Escape box batetik, ezagutza-horma baten prestaketa, kaleko ekintzak... eta hori guztia gazteentzat eta adinekoentzat. Urban Klima 2050ek klima-aldaketaren arloan erantzukide bihurtu eta prestatu nahi ditu herritarrak, eta, horretarako, aldaketa horren parte sentitu nahi duten pertsona guztiak ahalduntzen eta inplikatzen lagunduko duten hainbat jarduera jarri ditu martxan.
Jarduera horiek guztiak Urban Klimaren webguneko C.7.1 Ekintza: Herritarrak prestatzea atalean jaso dira. Atal horretan, horietako bakoitzaren sintesiaren bidez, proiektuaren esparruan herritarren parte-hartzeari eta kontzientziazioari dagokienez egindako aurrerapenak erakusten dira. Orain arte 270 pertsona inguruk parte hartu duten jarduerak hauek dira:
- Esperientziaren Gela Tecnunen (2022/03/22)
Antolakuntzako Ingeniaritzaren arloko ikasleei zuzendutako lan-saio gisa pentsatua, etorkizuneko ingeniariak kontzientziatzea du helburu, klima-aldaketak ingurumenean inpaktua izateaz gain industrian ere efektu negatiboak dituela azalduz. Horregatik, ariketan zehar hainbat alderdi lantzen dira, hala nola inpaktua hainbat arlotan: hornidura-katean, instalazioetan eta ekipamenduetan, operazioetan, etab.
- Esperientzia, gazteak eta klima-aldaketa (2022/03/09)
Lurralde eta hirientzako etorkizun jasangarri bat definitzeko ibilbide-orri bat sortzeko beharraren esparruan, eragile guztien –gazteen ikuspegia barne– ikuspegia kontuan hartuko duena, esperientzia-trukea gazteekin egindako ekimen bat da, jolasen eta parte-hartzeko dinamiken bidez sentsibilizatzeko, ezagutza handitzeko eta klima-aldaketaren arloan aurrerapausoak ematen laguntzeko.
- 2050ean, Euskadik gure Euskadi izaten jarraituko du (2022/01/01)
‘Street marketing’ kanpaina herritarrak klima-aldaketaren ondorioei buruz kontzientziatzeko. Tamaina handiko kubo batzuk Bilboko, Donostiako, Vitoria-Gasteizko, Bakioko, Bermeoko, Gernikako eta Zarauzko kaleetan egon ziren, mezu argi batekin: keinu bakoitza garrantzitsua da klima-aldaketaren aurrean.
NBEren Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Aditu Taldearen txostenetan oinarrituta diseinatutako 42 kartako jokoan oinarritua, tailer pedagogiko hau adimen kolektiboan eta sormenean oinarritzen da klima-aldaketa eta hura osatzen eta eragiten duten elementuak ulertzeko eta konponbide posibleei buruzko gogoeta egiteko.
- Escape box TerminUs (2021/10/02 – 2021/11/28)
Ekoetxea ingurumen-zentroen sareko instalazioetan gaituta dago, eta ihes-jokoa da. Parte-hartzaileak istorio baten protagonistak dira, eta, lankidetzaren eta dibertsioaren bidez, TerminUS zer den asmatzeko probak gainditu behar dituzte: gure ohitura eta ekintza batzuk aldatuz planetaren norabidea aldatzeko eta klima-larrialdiari aurre egiteko muga-eguna.
- Tecklima 2050, klima-aldaketari buruzko argazki-lehiaketa (2021/09/30 – 2021/12/31)
Instagramen bidez abiarazi da, gizartean irismen handiagoa eta iragazkortasun handiagoa lortzeko, eta, bereziki, gazteengan: 18 urtetik gorako edonori zuzendutako argazki-lehiaketa da, klima-aldaketak Euskadin sortzen dituen efektuak bistaratzeko.
- Kamishibai. Maiterki eta klima-aldaketa (2021/05/30 – 2021-10-02)
Japoniako ahozko narrazio-metodo tradizional batean oinarrituta, bereziki familiei zuzendutako tailerra da (amak, aitak eta 5 eta 11 urte bitarteko haurrak), eta irakurketa, idazketa eta plastika-teknikak erabiliz klima-aldaketari buruz hausnartzen da eta horren aurka borrokatzeko zer egin daitekeen ikasiko da.