Urban Klima 2050ek Euskadiren erresilientziarako bere proiektu eraldatzailea aurkeztu du UNEDen klima-larrialdiari buruzko ikastaroan

2022/08/31

UNED Tudelak irailaren 21etik apirilaren 18rako antolatutako ikastaroak gai nagusitzat klima-larrialdia eta klima-aldaketara egokitzea izango du. Gainera, LIFE IP Urban Klima 2050ek parte hartuko du, hau da, Euskadiko klima-ekintzarako proiekturik handienak datozen urteetarako.

Guztira 22 eskola-ordurekin eta online formatuan, ’Klima-larrialdia: egokitzapena klima-aldaketaren aurkako tresna eraginkor gisa’ hitzaldi-zikloak klima-aldaketari buruzko kontzeptu orokorrak eta lan-metodologiak erakutsiko ditu, hizkuntza atsegin eta dibulgatibo batetik, klima-aldaketari buruzko benetako egokitzapen-kasuen bidez, hainbat gai edo sektore espezifikotan.

Ikastaroak irauten duen 7 hilabeteetan, gaur egun klima-aldaketari buruzko proiektuetan modu profesionalean parte hartzen duten langile teknikoek klima-aldaketari buruzko oinarrizko ezagutza teoriko nahiz praktikoa hurbilduzko dizkie ikasleei, 11 saioren bidez. Hitzaldi horiek gai hauek jorratuko dituzte: klima-aldaketari buruzko sarrera eta kontzeptu orokorrak; eskura dauden tresna eta app espezifikoak; tokiko ingurunea eta haren egokitzapena; nekazaritza-egokitzapena; uraren egokitzapen-kudeaketa; paisaia eta lurralde-plangintza; azpiegituren egokitzapena; baso-artzaintza; klima-aldaketak osasunean dituen ondorioak; baso-egokitzapena; eta gobernantza, estrategiak eta kudeaketa.

Urban klima 2050: Euskadiren erresilientziarako proiektu eraldatzailea

Azaroaren 8an, Malake Muñoz, Ihoberen Klima-ekintzako proiektuen  arduradunak eta LIFE IP Urban Klima 2050en arduradun teknikoak parte hartuko du 'Tokiko ingurunea eta bere egokitzapena' saioan, 'Urban Klima 2050: Euskadiko erresilientziarako proiektu eraldatzailea' hitzaldiarekin. Hitzaldian LIFE-IP NAdapta-CC, LIFEGood Local Adapt eta LIFE Adapta proiektuen arduradunek ere parte hartuko dute.

Hogei proiektu eta erakunde baino gehiago

Honako proiektu eta erakunde hauetako arduradunek osatzen dute programa: LIFE IP Urban Klima 2050, AEMET, LIFE-IP Nadapta-CC, NASUVINSA, Klima aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC), Nafarroako tokiko ingurunearen egokitzapena (PACES), LIFE Good Local Adapt, LIFE ADAPTATE, LIFE AgroMitiga, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK), Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Pirineos la Nuit, LIFE Vía de la Plata , LIFE CityAdap3, Mendi, Basogintza eta Natura Ingurunearen Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoa (UPM), LIFE AdaptCarlos III. Osasun Institutua, Entomologia Digitaleko Sare Nazionala (ReNED), LIFE Soria Forest Adapt, Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa (OECC) Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarena.

                                                     INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK