Urban Klima 2050ek bere webgunea berritu du: web-orri bisualagoa eta eduki gehiagorekin
2021/09/27
Web-orriak sarbidea eskaintzen du erakunde bazkideek aurrera eramandako proiektuko ekintza guztietarako; besteak beste, proiektu pilotu desberdinak, aurrerapenak eta emaitzak, gaurkotasuneko albisteak, agenda eta multimedia-elementuak, Euskadiko klima-ekintzako proiektu handienaren aurrerapenak gertutik jarraitzeko
Urban Klima 2050ek web-orri berrituarekin abiaraziko du ikasturtea, bisualagoa eta Euskadiko datozen urteetarako klima-ekintzako proiektu handienaren ekintza bakoitzerako sarbidearekin.
Webgunearen diseinu berriarekin, erabiltzaileek jakin ahal izango dute zer den LIFE Urban Klima 2050 proiektu integratua; zein den bere esparru estrategikoa; sartu ahal izango dira proiektuaren mapan, lortzen diren emaitzetan eta Europar Batasunak klima-aldaketa arintzeko eta/edo klima-aldaketara moldatzeko proiektu integratuen arearen barruan onetsitako proiektu horretan lan egiten duten erakunde bazkideetan.
Gainera, erabiltzaileek zuzeneko sarbidea izango dute orri nagusitik proiektuaren ekintzetarako. Ekintzak bloke hauetan banatzen dira: Aztertu, Definitu, Jardun, Ahaldundu eta Kudeatu.
Sekzio bat prestatu da, halaber, tokiko areako (hiriguneetako eta hiri-periferietako), ibai-arroetako eta kostaldeko esku-hartzeak kontuan hartzen dituzten proiektu pilotuei buruzko informazioa zuzenean eskuratzeko.
Urban Klima 2050en webgunea etengabe eguneratzen ari da, eta proiektuarekin nahiz klima-aldaketari buruzko gaurkotasunarekin lotutako azken albisteak jasotzen ditu. Agendatik proiektuaren esparruan aurreikusitako ekitaldietarako sarbidea ematen da.
Urban Klima 2050en sare sozialek ere –Twitter, Linkedin, Youtube eta Flikr– egiten ari diren jarduketei buruzko informazio eguneratua eskaintzen dute.