Urban Klima 2050ek Bakion eta Gasteizen erabilitako konponbide naturalen xehetasunak azaldu ditu Euskadi Irratian

2023/03/15

Faktoria Magazina programaren Munduaren Akabera atalean, Bakion egingo den hiri-padura eta urpean gera daitekeen basoa eta Naturan Oinarritutako Konponbideen Gasteizko katalogoa nabarmendu dira. 

Iñigo Urrutikoetxea Alvarezek, Urban Klima 2050eko koordinazio-taldeko kidea eta Ihobeko ekintza klimatikoko teknikaria, Euskadi Irratiko Faktoria Magazina programan parte hartu zuen otsailaren 22an.

Euskadin gertakari zorrotzen ugaritzeagatik egin den euri-jasak eragindako uholdeei buruzko azterlanaz, eta Ihobek Euskal Herriko hainbat tokitan uholde horiek prebenitzeko garatzen dituen ekintzez aritu zen programaren Munduaren Akabera atala.

Urrutikoetxeak LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren C.5.1 Naturan oinarritutako irtenbideak ibai-arroetan ekintzaren barruan garatzen ari diren zenbait jarduera aurkeztu zituen. Eta uholdeen arriskua murrizteko Bakioko Estepona ibaiaren ibilguaren ondoan urpean gera daitezkeen eremuen sorrera nabarmendu zuen.

Horrez gain, Urrutikoetxeak Naturan oinarritutako Konponbideen Gasteizko Katalogoa aipatu zuen. Katalogo horretan, Arabako hiriburuko hiriko eta hiri-inguruko parkeetan, kaleetan, plazetan, erreketan eta baita eraikin eta lursail hutsak bezalako espazioetan egindako 79 lan biltzen dira. Ekimen hau C.4.1: Naturan oinarritutako irtenbideak eta halakoen elkarrekiko onurak ekintzaren barruan kokatzen da. Gasteizko Udalek eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (IGI) egindako lanei esker, azalera berdea eta iragazkorra eta biodibertsitatea handitu eta Gasteizko zerbitzu ekosistemikoak hobetu ahal izan dira.