2023/09/22 - 2023/10/01 :
Urban Klima 2050ek ASTEKLIMA AZOKA antolatuko du EAEko 9 udalerritan

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak bat egin du ASTEKLIMA 2023rekin, ASTEKLIMA AZOKA antolatzeko. Klima-aldaketari buruz kontzientziatzeko ekitaldia izango da, eta bertan familiek parte hartu ahal izango dute. Irailaren 22tik urriaren 1era izango da 9 euskal udalerritan.

Jolasen bidez, parte-hartzaileek klima-aldaketarekin lotutako hainbat gairi buruz ikasiko dute, eta baita beren ohiturak nola egokitu ditzaketen eta aldaketa-eragile nola bihurtu daitezken ere. ASTEKLIMA AZOKAK 21 eguneko erronka planteatuko die familia guztiei, bakoitzak konpromisoa har dezan. Erronka onartzen duten familiek zozketa batean parte hartuko dute.

Jarduera hauek 4 eta 10 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat dira, batez ere.

Parte hartzen duten udalerriak

22/09/2023 | Bilbao - Plaza de las Mujeres 25 de Noviembre. Calle Bailén 1

23/09/2023 | Bakio - Bentalde Auzoa. Avda Sabino Arana

23/09/2023 | Trapagaran – Arboleda

24/09/2023 | Irun – Plaza del Ensanche

28/09/2023 | Azpeitia – Plaza Nagusia

29/09/2023 | Vitoria Gasteiz – Plaza Santa Bárbara

30/09/2023 | Donostia/San Sebastián – Plaza Gipuzkoa

30/09/2023 | Zarautz – Itxas pasalekua-Matxitxako

01/10/2023 | Bermeo – Lamera Parkea