Urban Klima 2050 Teknopolis programaren protagonista, klima egokitzeko bi proiektu piloturekin
2025/5/28
EITBko saioaren azken emanaldia Punta Zorrotzan (Bilbo) abian jarritako hirigintza berreskuratzeko ekintzei eta Bakion uholdeak izateko arriskua arintzeko proiektuari buruzkoa da.
EITBko Teknopolis programaren azken saioa, "Larrialdi klimatikoaren aurka ekin" izenekoa, Euskadin egiten ari diren klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko ekintzei eskaini zaie. Programan nabarmentzen diren ekimenen artean, LIFE IP Urban Klima 2050 programaren bi proiektu pilotu daude:
Punta Zorrotza (Bilbo): iragan industrialeko gune hori berreskuratzeko Tecnaliaren laguntzarekin Bilboko Udalak planifikatutako jarduerak zehazten dira. Azterlanaren helburua da hirigune horretako klima-arriskuak ebaluatzea eta haiei heltzea, eta espazio hori erabilera mistoko eremu batekin modu jasangarrian berreskuratzeko diseinatutako hirigintza-garapeneko proiektu bat garatzea, etxebizitzarako zein jarduera ekonomikorako.
Bakio: Gainera, programa Bakion (Bizkaia) gelditzen da. Bertan, Udalak eta URA - Uraren Euskal Agentziak kostaldeko enklabe horretan uholdeak izateko arriskua arintzea helburu duen proiektu bat dute abian. Horretarako, irtenbide naturalak hartzen dira kontuan, Estepona ibaiaren kasuan, ekosistemari bere espazio naturala itzultzeko, barruko padura bat eta urpean gera daitekeen baso bat berreskuratuz. Bi ekimen horiek Urban Klima 2050 osatzen duten 40 ekintzen parte dira, Euskadiko ekintza klimatikoko proiekturik handiena, Europar Batasunaren LIFE programak kofinantzatuta.
Programa osoa hemen dago eskuragarri: Teknopolis: "Larrialdi klimatikoaren aurka ekin"

