Urban Klima 2050 proiektuaren ordezkariek udalerriak klimara egokitzeko esperientzia partekatu dute Estatuko Alkatetza Ituna topaketan

2025/4/24

Ihobe, Tecnalia eta URA erakunde kideen ordezkariek Euskadin klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko egiten ari den lanaren zenbait alderdi azaldu dute.

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuko kide diren IhobeTecnalia eta URA Uraren Euskal Agentzia erakundeen ordezkariek apirilaren 2tik 4ra Tarragonan egin den Estatuko Alkatetza Ituna topaketan hartu dute parte. Ekitaldia Tarragonako Diputazioak antolatu du. 

Topaketa urtero antolatzen du Europar Batasuneko Itunaren Bulegoak (Euromajors), eta aurten Estatu osoko udal ordezkariak bildu ditu klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko egiten ari diren lanak partekatzeko.

Mari Mar Alonso Martínek, Ihobeko Klima-ekintzarako zuzendaria, Beñat Abajok, Tecnaliako ikertzailea, eta José María Sanz de Galdeano Equizak, URAko Plangintza eta Lan zuzendaria, Euskadin klima-aldaketaren eraginei aurre egiteko egiten ari den lanaren zenbait alderdi azaldu dute. Tecnaliako ordezkariak Urban Klima 2050 proiektuko C.8.3 Tresnak eta trebakuntza sortzea udalentzat ekintza barruan egiten ari den lanari buruz hitz egin du. Lan horretan, EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasun eta arriskuaren ebaluazioa zabaltzen ari da. Gainera, hiriak gainberotzeari egokitzearen adibide gisa Bilboko udalerriaren kasua aurkeztu du, gainberotzea hiriak etorkizunean jasan behar izango duen mehatxu nagusietako bat baita.

Bestalde, URAko ordezkariak uholdeen kudeaketan jarri du arreta, horixe baita Euskadirentzat arrisku garrantzitsuenetako bat, eta uholdeen aurrean lurraldearen kalteberatasuna murrizteko egiten ari diren ekintzak nabarmendu ditu.