2020/02/06:
Urban Klima 2050 proiektuaren hasiera 20 erakunde bazkideekin

Otsailaren 6an, proiektuaren bazkide diren erakundeek bilera bat egin zuten, Bilbon, eta bertan aurkeztu zituzten Urban Kliman integratutako LIFE proiektuaren baitan gauzatuko diren 40 proiektuak.

Lan-topaketa horretan, bazkidetutako erakundeek zehaztu zuten noraino garatu diren euren parte-hartzea duten proiektuak, eta baita horien etorkizunerako planak ere. Bilera baliagarria izan zen erakundeek xehetasunez ezagutu zezaten proiektu bakoitza, eta baita horien kudeaketa eta jarraipenaren alderdi praktikoagoak ere.

Urban Klima 2050ean integratutako LIFEk bere lehenengo urratsak egin ditu, 20 erakunde desberdinen parte-hartzeak eskatzen duen gobernantza-ahaleginarekin.