2019/12/04:
Urban Klima 2050 proiektuaren aurkezpena
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak Urban Klima 2050 Life proiektu integratua aurkeztu du Bilbon. Proiektu hori Euskadiko klima-ekintzaren alorrean datozen urteetan gauzatuko den proiektu nagusitzat hartzen da, eta berari esker 19,8 miloi euro inbertituko dira zuzenean klima-ekintzetan. Zenbateko horren % 51 Europar Batasunak finantzatuko ditu.