2022/11/16:
Urban Klima 2050 proiektuaren 2022ko aurrerapenei buruzko txostena

Urban Klima 2050en 2022ko aurrerapenei buruzko txostenak proiektua 2019an hasi zenetik 2021era arte egin diren ekintzak jasotzen ditu, hiru jarduera-eremutan: hirigunea eta hiriren ingurumaria, ibaien arroa eta euskal kostaldea.

Uhinak 2022 batzarrean aurkeztu den dokumentuan, honako ekintza hauek zehazten dira:

Ekintza estrategikoak:

Plangintzarako gidalerroen ezarpena.

Hirigunearen eta hiri-ingurumariaren eskalako aurrerapenak.

Ibaietako arroetan egindako aurrerapenak.

Kostaldean egindako aurrerapenak.

Herritarren eta administrazioaren ahalduntzean egindako aurrerapenak.

Klima-gobernantzaren arloan egindako aurrerapenak.

                  URBAN KLIMA 2050 PROIEKTUAREN 2022KO AURRERAPENEI BURUZKO TXOSTENA