URBAN KLIMA 2050 proiektuak datorren sei urteetarako 40 ekintza klimatikoak aurkeztuko ditu Berdeago azokan

2020/01/13

Abenduan egin zen LIFE proiektuaren aurkezpen ofiziala. Proiektua URBAN KLIMA 2050 proiektuaren barruan dago eta Eusko Jaurlaritzako Ihobe sozietate publikoa du buru. Aurten, Berdeago Jasangarritasun eta Ingurumen azokan izango da erakusketa baten bidez hiru lurralde historikoetan, hurrengo sei urteetan, hogei erakundek jorratuko dituzte 40 ekintzak aurkezteko.

Ihobeko zuzendari nagusiak, Jesus Losadak, azokaren inaugurazioan parte hartu zuen. Azokaren zortzigarren edizioa da eta Euskadiko ingurumen sektoreko urteko elkargunea bihurtu da. “Erakusketaren bidez, bisualki eta irudi bidez, URBAN KLIMA 2025 proiektuaren nondik norakoak azaltzen dira eta baita hiru lurraldeetan garatzen ari diren 40 ekintzak ere. Ekintza horiek hiru guneetan zentratu dira: kostaldea, ibaien arroak eta hiriguneak. Eta hori guztia, Klima Aldaketaren Klima 2050 Estrategian eta Euskadiko Klima Aldaketaren Legean ezarri den helburu nagusia betetze aldera, hau da, berotegi efektuko gas isurketak murriztea 2050. urtea baino lehen Euskadi karbonoan neutrala izan dadin” azaldu du Losadak.

URBAN KLIMA 2050 proiektuari esker, zuzenean 19,8 milioi euro inbertituko dira ekintza klimatikoetan, eta horien % 51 Europar Batasunak finantzatuko ditu. Eusko Jaurlaritzako hainbat sailek hartu dute parte: hiru aldundiek, zazpi udalerrik (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Bermeo, Bakio, Gernika-Lumo eta Zarautz), bost zentro teknologikok eta Naturklima fundazioak.

Erakusketan aurreikusitako ekintzak zehazten dira, besteak beste: narriatutako eremuak berreskuratzea, Araban eta Urdaibain bizikleta elektrikoentzako sare publikoak sortzea, Arabako Errioxan biomasa gisa erabiltzeko mahastiak inausteko hondakinak berrerabiltzea, edota, hiru hiriburuetako hiriguneetarako, naturan oinarritutako irtenbideak bilatzea. Gainera, bertaratzen direnek hainbat proiektu ezagutuko dituzte, beste batzuen artean: Debabarrenako eraztun berdearen sorrera, Urdaibaiko sistema hidrotermalaren ezarpena, Donostiako autokontsumoaren sustapena, Bakioko, Donostiako eta Arabako uholdeak saihesteko neurrien ezarpena, edota Lagako hondartzaren eraberritze integrala.

Zortzigarren edizioan, Berdeago azoka bi gai multzotan bereiziko da: ‘Berdeago Energy’, utarrilaren 31an eta otsailaren 1ean eta 2an, eta ‘Berdeago Nature’, otsailaren 8an eta 9an, Durangon.