Urban Klima 2050 proiektuak arazo globalei irtenbide azpinazional berritzaileak emateko egindako jarduerak nabarmendu ditu Regions4-ek
2023/08/28
Gobernu azpinazionalen sareak Euskadiko ekintza klimatikoko proiektu handiena aukeratu du abuztuko azterketa-kasu gisa.
Regions4-ek LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua aukeratu du abuztuko azterketa-kasu gisa. Garapen jasangarriaren, klima-aldaketaren eta biodibertsitatearen eremuan lan egiten duen gobernu azpinazionalen sareak Euskadiko ekintza klimatikoko proiektu handienaren lurralde-ikuspegia eta gobernantza berritzailea nabarmentzen ditu. Proiektu hori ez da soilik hiri-eremuetara mugatzen, baizik eta Euskadiko hainbat herritako kostetan, ibaietan eta hiri-inguruetan jarduerak abian ditu.
Urban Klima 2050 proiektuaren jarduketen artean, Regions4-ek honako hauek nabarmentzen ditu: kostaldeko eremuetan erresilientzia bultzatzeko ekintzak; ibai-sistemetako ekintzak ibai-arroetan jasangarritasuna sustatzeko; eta hiri-eremuetako eta -inguruetako ekintzak, hirien kanpoaldea eraldatzeko.
Gainera, proiektuko beste ekimen batzuk ere aipatzen ditu, hala nola 2050erako Klima-aldaketaren Euskadiko Estrategiaren azterketa eta 2021-2024erako Ekintza Plana; klima-aldaketa politika sektorialetan txertatzeko jarraibideak, lurralde erresilientea osatuz; eta hainbat eremu eta udalerri aberasten dituzten proiektu pilotuak, Euskadin klima-ekintzak eragin orokorra izan dezan.