Urban Klima 2050 programak hiri barruko eta kanpoko lurraldea egokitzeko ekintza klimatikoak aurkeztu ditu Salamancan

2023/11/10

Mari Mar Alonso Martín Ihobeko Ekintza Klimatikoko zuzendariak ‘Ondare-hiriak klima-aldaketara egokitzeko estrategiak’ izeneko LIFE Vía de la Plata Biltzarrean parte hartu du.

LIFE IP Urban Klima 2050 ekintzak LIFE Vía de la Plata proiektuak antolatutako ‘Ondare-hiriak klima-aldaketara egokitzeko estrategiak’ biltzarrean parte hartu zuen ostiralean, azaroak 10.

Azaroaren 8tik 10era, Salamancako Unibertsitateko Espainieraren Nazioarteko Zentroan, ingurumen sektoreko estatuko eta Europako adituak bildu ziren, eta hiriek, zehazki, Gizateriaren Ondare direnek, klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko estrategiak nola garatu ditzaketen eztabaidatu zuten.

Urban Klima 2050 ordezkatuz, Mari Mar Alonso Martín, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko (Ihobe) Ekintza Klimatikoko zuzendaria, izan zen. Bertan, ‘Ekologia eta Garapena’ izeneko saioan parte hartu zuen, eta ‘Urban Klima 2050, hiri barruko eta kanpoko lurraldea egokituz’ txostena aurkeztu zuen.

Ihobeko Ekintza Klimatikoko zuzendariak, lehenengo eta behin, Euskadik klima-aldaketaren arloan dituen arriskuak zehaztu zituen, hala nola itsasertzean dauden ekosistemei eta udalerriei eragiten dien itsas mailaren igoera, prezipitazio-sistemaren aldaketak, tenperaturaren igoera eta bero-boladen ugaritzea.

Testuinguru horretan, Alonsok Euskadik ekintza klimatikorako garatu dituen tresnak aipatu zituen. Ildo horretatik, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua nabarmendu zuen, “Euskadiko plangintza klimatikoa eta energetikoa hedatzeko eskualde mailako proiektu eraldatzailea”.

 EAEko biztanleen %43an eragina duten hiru mailatan (hiriguneak eta hiri-inguruak, ibai-arroak eta kostaldea) Urban Klima 2050ek martxan jarri dituen proiektu pilotuak nabarmendu zituen.

Adibide gisa, hainbat euskal udalerritan abian jarri diren jarduerak aurkeztu zituen. naturan oinarritutako irtenbideak eta halakoen elkarrekiko onurei zuzendutako ekintzen artean, jarduketa hauek aurkeztu zituen:

Ondoren, IHOBEko Ekintza Klimatikoko zuzendariak hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berderako ekintzak azaldu zituen:

Naturan oinarritutako irtenbideak ibai-arroei dagokienez:

Azkenik, hiri-kostaren moldaketarako ekintzak aipatu ditu: