Urban Klima 2050 kalera aterako da, erakusteko

2021/11/17

Tenperatura eta itsasoaren maila igotzea, euriteak gutxitzea edo fenomeno meteorologiko gogorrak izatea dira EAEk dituen ondorioetako batzuk, ez badugu klima-aldaketaren erronka gure gain hartzen. LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua da datozen urteetarako EAEren klima-ekintzarako proiekturik handiena. Ondorioz, erronka hori bere gain hartu du eta kalera atera da herritarrak kontzientzia daitezen erronka honetan parte hartzea garrantzitsua dela.

Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Bakioko, Bermeoko, Gernikako eta Zarauzko (esku hartze pilotuak egingo diren 7 udalerriak) kaleak neurri handiko kubo batzuek jantziko dituzte abenduaren 2ra arte, mezu argi batekin: keinu bakoitza garrantzitsua da klima-aldaketaren aurrean. Udalerri bakoitzeko estatua ezagunenari urpean igeri egiteko betaurreko batzuk jarriko zaizkio. Horrela, oinezkoek ikusiko dute gure ingurunean klima-aldaketaren ondorioek zer arrisku dakarten. Gainera, informazio taulek Urban Klima 2050 proiektuak martxan jarri dituen ekintzei buruz informatuko dute. Jarduketa horiek hiru jarduketa eremutan gauzatzen dira: hiri eremuak, kosta eta ibaien arroa.

Erakundeek konpromisoa hartzeaz gain, herritarrek parte hartzea ere ezinbestekoa da klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko. Horregatik, kanpaina tresna honekin osatu da: '52 keinu aldaketa klimatikoaren aurka'. Ihobek herritarren eskura jarri du tresna hori pertsona bakoitzak kalkulatu ahal izateko, egunero egiten dituen ekintzak kontuan hartuta, klima-aldaketarekiko duen konpromisoa. Tresna hau 52 keinuak biltzen dituen gida praktikoa izeneko gidarekin osatu da, herritarren ohiturak berrorientatzeko eta berotegi-efektuko gasen isuriak murriztu ahal izateko.