2024/12/12:
Urban Klima 2050. Aurrerapenen txostena 2024

Urban Klima 2050en 2024ko aurrerapen txostenak proiektuaren bigarren zatian (2022-2023) hiru jarduera-eremutan egin diren ekintzak azaltzen ditu: hiria eta hiri-ingurua, ibai-arroak eta kostaldeak. 

Bigarren atal horren amaieran, 2019an martxan jarri zen proiektuak jada 4 urte bete ditu, 19,8 milioiko guztizko inbertsiotik 9,3 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin da, eta 15 ekintza zuzenean egin dira lurraldean. Gainera, 30.300 pertsona baino gehiagok ekintza klimatikoan ahalduntzeko jardueretan parte hartu dute. 

Ikusi hemen egindako aurrerapen guztiak: 

URBAN KLIMA 2050. AURRERAPENEN TXOSTENA 2024