2022/02/23:
Ur-ekosistemekin loturik dagoen fauna garatzen laguntzeko ur-gune bat ezartzea Basaldean (Vitoria-Gasteiz)

Basaldea hobetzeko planak hainbat ekintza biltzen ditu, hala nola intsektu polinizatzaileentzako lore-bandak eta lore-belardiak landatzea edo biodibertsitate-korridorearena egingo duten zuhaixka-geruzak handitzea eta dibertsifikatzea.

Gaur egun amaituta dagoen jarduketetako bat ur-gune bat ezartzeko jarduketa izan da, uretako ekosistemei lotuta dagoen fauna garatzen laguntzea xede duena. Uraska bat atera da argitara, antzina alde horretako ganaduari ura emateko erabiltzen zena; baina abandonatuta dagoenez, urik gabe eta sastrakaz erabat estalita zegoen.

Urtaroko dinamika hidrikoa ezarri ondorik, espazio hori odonatuak kontserbatzeko herritarren zientzia programaren laginketa-guneetako bat izango da. Horrela, intsektu-mota horretako espezieak ezartzea erdiesten den jakin ahal izango da.

Ekimen hau ekintza honen barruan dago: C.4.2:Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea.

Erakunde laguntzaileak: Gasteizko Udala eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.