2020/03/23:
Tonpoia (Bermeo) eremuan oinezkoentzako bidezidor bat egitea
Tonpoiako kosta-zerrenda berreskuratzeko programaren barruan, oinezkoentzako bidezidorraren zati bat eraiki da Bermeoko hirigunearen iparraldean, hirigunearen eta landagunearen arteko trantsizioa sortzeko, paisaia- eta ingurumen-balio handiko gune batean.
Ekintzaren helburua da Bermeon gaur egun degradatuta dagoen gune baten berreskuratze integrala sustatzea, bai ingurumenaren eta bai gizartearen ikuspegitik, erabilera publikoko hiri-periferiako azpiegitura berde bat sortuz, irizpide jasangarriekin eta klima-aldaketari egokitutako irizpideekin. Eremuak 3 km-ko ingurumen-balio handiko kosta-zerrenda du, Natura 2000 Sarekoa, eta Urdaibai Biosfera Erreserbako gune gisa sailkatuta dago.
Ekimen hau C.4.2: Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzan kokatzen da.
Erakunde laguntzailea: Bermeoko Udala