2021/11/16:
Tonpoi eremua leheneratu aurretik, Neikerrek laginketak egin ditu bertako lurzoruan karbono organikoa neurtzeko
Neikerrek laginketak egin ditu Tonpoi eremuan (Bermeo), gero lurzorua garbitzeko eta espazio hori osorik leheneratzeko.
Neikerrek egindako neurketen helburua lurzoruko karbono organikoaren maila neurtzea da, hori lurzoruaren kalitatearen adierazle unibertsala baita. Leku horretan, erabilera publikoko hiri-inguruko azpiegitura berde bat sortzeko lanak egingo dira, irizpide jasangarriekin eta klima-aldaketara egokituta. Lanak amaitu ondoren, neurketak koordenatu berdinetan errepikatuko dira. Horrela, lanek lurzoruaren karbono-mailan duten eragina neurtuko da.
Zeregin horretarako, Europako Batzordeak proposatutako AFRSS- "Area-Frame Randomized Soil Sampling" metodoa erabiltzen ari da. Metodo horri esker, proba edo jarduera bakoitza egiten den lurzoru mineraletako karbono-stocketan gertatutako aldaketak ikusi ahal izango dira.
Ekimen hau C.4.2 Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzaren parte da.
Erakunde laguntzailea: Neiker

