Tecnunek eta Urban Klima 2050ek Tecklima 2050 antolatu dute, klima-aldaketaren efektuak ikusgai egiteko argazki-lehiaketa

2021/10/14

Urban Klima 2050 Unibertsitatera hurbildu da Tecklima 2050 argazki-lehiaketa antolatuz, Nafarroako Unibertsitatearen Ingeniaritza Eskola Tecnunekin batera. Klima-aldaketak Euskadin dituen efektuak agerian jartzeko eta hausnarketa sortzeko asmoz, bi erakundeek herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte, gazteak bereziki, hau da, egoera horren berri ematen duten argazkiak argitaratzera.

Tecnun Campus Sostenible ekimenaren parte den lehiaketa Instagramen egingo da: parte-hartzaileek argazkiak argitaratu beharko dituzte, ingurumenarekin edo gizartearekin lotutakoak, azpiegituretan, hirietan, kontsumo-ohituretan, alderdi kulturaletan, osasunean eta abarrean izandako aldaketekin. 

Argitalpen bakoitzean argazki bakarra igo daiteke, eta @TecKlima2050 profila aipatuko da, hura jarraitzeaz gain. Halaber, beharrezkoa izango da oinarrietan zehazten diren traolak idaztea eta irudiaren deskribapen labur bat egitea. 

Lehiaketa abenduaren 31 arte (barne) egongo da indarrean, eta hainbat sari emango dira babesleei esker (besteak beste, Arbaso, Ekomodo, Kafea, Nekatur eta Donostia Turismoa). Saridunak urtarrilaren 19an jakinaraziko dituzte sare sozialetan, eta irabazleei mezu pribatu bana bidaliko zaie Instagram bidez.