2023/04/20:
Soraluzeko hiru baso-lurzatiren lehengoratze ekologikoa
Soraluzek (Gipuzkoa) Muskiritzu mendilerroaren hegoaldeko isurialdeko eremu hondatu bateko hiru baso-partzela berreskuratu ditu, 1.880 zuhaitz autoktono landatuz.
Jarduketa hiru lurzatietan gauzatu da, 2,88 hektareako azaleran, Gipuzkoako azpiegitura berdearen sarearen Funtzionaltasun Ekologikorako Intereseko eremu baten barruan, Debabarrena eskualdean. Hiru lurzatietan egurra ekoizteko baso plantazioak zeuden (Larix sp. eta Pinus radiata), 2020 eta 2021 urteetan moztu ziren arte.
Leheneratu diren lurzatietan 1.880 zuhaitz autoktono landatu dira, batez ere pagoa (Fagus sylvatica), haritza (Quercus robur) eta lizarra (Fraxinus escelsior). Soraluzeko Udalak natura kontserbatzeko helburura bideratuko ditu leheneratutako lurzatiak, gutxienez 30 urtetan zehar, modu horretan lurrandeak duen klima aldaketari aurre egiteko erresilientzia areagotuz.
Ekimen hau C.42 Hiri eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura verdea ekintzaren barruan kokatzen da.
Erakunde laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia