2025/3/30:
Soraluzeko bi baso-lursail zaharberritzea, 3700 zuhaitz autoktono baino gehiagorekin
Gipuzkoako Foru Aldundiak bi baso lursail berreskuratu ditu Soraluzeko Muskiritsu mendilerroaren hegoaldeko isurialdean. Ingurua ekologikoki lehengoratu da, eta 3.773 zuhaitz autoktono landatu dira. Horri esker, 5,36 hektareako azalera berreskuratu da. Jarduera Gipuzkoako Azpigetura Berdearen Sarearen proposamenaren inguruan kokatzen da.
Helburuak
• Baso autoktonoa sustatzea, lotutako florarekin eta faunarekin batera.
• Lurzorua babesteko funtzioa areagotzea, kalitatezko landare-estalki iraunkorra ezarriz.
• Klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzea, klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzeko gaitasuna hobetuz.
Hasierako egoera
Bi lurzatiak, gaur egun Soraluzeko Udalaren jabetzakoak, zura ekoizteko baso-landaketak hartzen zituzten, moztu arte, eta, horren ondoren, ez zen inolako leheneratze-jarduketarik egin.
Egungo egoera
Leheneratutako lursailetan 3.773 zuhaitz autoktono daude, batez ere pagoa (Fagus sylvatica), haritza (Quercus robur) eta lizarra (Fraxinus excelsior).
Erakunde laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Soraluzeko Udala

