2022/05/12:
Osatu da zuhaixka-espezieen eta fruta-arbola espezieen landatzea baratzezaintza ekologikoko ekoizpenera bideratutako lurzati batean Gasteizen

Hiri- eta landa-konexioaren hobekuntzan ezartzen du Gasteizek bere esku-hartze pilotuetako bat, hiri-periferiako hainbat finkatan nekazaritza ekologikoa sustatuz. Jarduketa horren helburua da esku-hartzea egingo den finken nekazaritza-ekoizpena bultzatzea, inguruko biodibertsitatea hobetuz.

hamabost zuhaixka-espezieren berrogeita hamar oin baino gehiago landatu dira, labore-lurzati baten ertzean. Gure inguruko bizkarretan eta basoetan ohikoak diren espezieak landatu dira, hala nola gurbitza, ezpela, gorostia, gereziondoa eta sagarrondo basatia, besteak beste. Horrela, egitura bizi horrek, ekosisteman ondorio positiboak izateaz gain, balio estetiko handia ematen dio landa-paisaiari.

Lurzati berean, fruta-arbola espezieak landatu dira, fruta ekoizteko eta nekazaritza eta basozaintzaren ekimen berritzaile bat garatzeko; hau da, laboreak zuhaitz-plantazioekin integratzen dituen praktika bat garatzeko.

Ekimen hau C.4.2: Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzan kokatzen da.

Erakunde laguntzaileak: Gasteizko Udala eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.