NetworkNature nazioarteko ekitaldiak Urban Klima 2050en ekintza “berritzaileak” aurkeztu ditu naturan oinarritutako konponbideen “kasu nabarmen” gisa
2024/09/30

Urban Klima 2050 proiektua urtero egiten den ekitaldian aurkeztu da, irailaren 25ean Bruselan, poster zientifikoentzako saioan.
NetworkNature nazioarteko ekitaldiak LIFE IP Urban Klima 2050 proiektu barne garatu diren naturan oinarritutako konponbideak azpimarratu ditu “kasu nabarmen” gisa, eta posterren aurkezpenetan sartu ditu.
Aurten, irailaren 25ean, asteazkena, Bruselan egin den urteroko ekitaldian (telematikoki ere jarraitu ahal izan da) tarte bat gorde da Urban Klima 2050eko ekintzei buruzko poster bat aurkezteko. Posterrak proiektuaren helburuak zehaztu ditu, eta proiektu horrekin “administrazio-maila guztietan klima-gobernantzan aurrera egin nahi dela eta klima-aldaketaren gaia sektore guztietako politiketan sartu nahi dela” azaldu du, “hala nola osasunean, ur-baliabideen kudeaketan eta energian, besteak beste”. Gainera, nabarmendu du proeiktuan “erakustea eta ekintza oinarrizkoak direla, baita parte-hartzea eta alde guztien konpromisoa ere”.
Naturan oinarritutako konponbideen eragina ingurumenean
Aurkezpenean, Urban Klima 2050 proiektu barne Euskadin egiten ari diren ekintzek ingurumenean duten eragina ere nabarmendu da, eta azaldu da “proiektuak soluzio berritzaileen bidez egokitu nahi duela eskualdea, bereziki naturan oinarritutakoen bidez”. Baieztapen hori frogatzeko, datuak eskaini dira: “2030erako, eremu pilotuetan hobekuntza nabarmenak egotea espero da, hala nola urpean dauden eremuen sakonera % 30 murriztea, airearen tenperatura % 2-5 jaistea eta batez besteko tenperatura erradiatzailea % 10-20 jaistea”. Gainera, nabarmendu denez, “6.450 tona CO2 gutxiago isuriko dira eta airearen kalitatea hobetuko da”.
Bestalde, proiektuan hauek ere hartzen dira kontuan: energia berriztagarriak sortzea, kostaldeko eremuak eta lur narriatuak leheneratzea, ibaiertzeko basoak handitzea, eta biodibertsitatea bultzatzeko baso aloktonoa espezie autoktonoekin ordezkatzea.
NetworkNature 2024
Aurtengo NetworkNature ekitaldiaren ardatza ekosistemen kudeaketarekin lotutako ‘Mitoak deuseztatzea’ da. Jardunaldian, NbSeko praktikak, ikerketak, politikek eta enpresek behera botatzen ari diren mitoak edo aldaketa eraldatzailea bermatzeko eta biodibertsitatearen galera lehengoratzeko behera bota behar diren mitoak aztertuko dira.