Nerbioiko ibai-arroan narriatutako hiru gune berreskuratuko dira, ingurumena eta ekologia lehengoratzeko irizpidei jarraituz

2023/02/15

Arabako Foru Aldundiak zuzendutako ekintza LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barruan kokatzen da, eta Amurrio, Aiara eta Laudio udalerrietan egingo da.

Giza ekintza, sarritan, ingurune naturalen ingurumen-degradazioaren erantzule da, hala nola ibai-arroena. Gune horiek dira LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak lan egingo duen eremuetako bat. Esparru horretan, C.5.1. Naturan oinarritutako irtenbideak ibai-arroetan ekintzaren bidez adibidez, proiektuak EAEko ibai-tarteetako uholde-arriskua kudeatzeko jarduerak garatzen ditu, klima-aldaketara egokitzen ere lagunduz.

Jarduera horietako bat Nerbioi ibaiaren ibai-arroan egiten ari da. Arabako Foru Aldundiak Amurrio, Aiara eta Laudioko udalerrietan narriatu diren hiru gune berreskuratzeko lanak hasi ditu, ingurumena eta ekologia lehengoratzeko irizpideen arabera. Zehazki, Refor, Zankueta eta Abaiagarri (Amurrio), Murga (Aiara) eta Arantzar (Laudio) labarretan lan egiten ari da.

Eremu horiek lehengoratzeko proiektuak hiru helburu nagusi ditu:

  1. Ibaiertzeko basoa hobetzea, jarraitutasunari, estaldurari eta osaerari dagokienez.
  2. Konektibitate ekologikoa hobetzea.
  3. Eremu degradatuak hobetzea.

Gainera, aipatutako ibai-tarteak lehengoratzeko lanetan 7.000 zuhaitz eta zuhaixka inguru landatuko dira, eta beste 800 m2-ko azaleran belardiak eta zurkarak ereingo dira. Guzti horren ondorioz, honako hau lortu nahi da: