2020/12/13:
Neikerrek prezipitazio eta tenperatura adierazleak garatu ditu Euskadiko proiekzio klimatikoak hobetzeko
Neikerrek Euskadiko arrisku klimatikoaren diagnostikoan parte hartzen du, lurraldeko proiekzio klimatikoak etengabe hobetzeko aldagai berriak sartuz.
Nekazaritza Institutuak garatutako analisiak prezipitazio eta tenperatura aldagaiak aztertzen ditu, eta aldagai horietan oinarritutako 70 adierazle klimatiko baino gehiago lortu dira. Lortutako datuei esker, erreferentziako aldi historikoaren aldean hiru aldi (2011-2040, 2041-2070 eta 2071-2100) aztertu ahal dira bereizmen espazial handiarekin (1km x 1km, gutxi gorabehera). Analisiak tenperatura-igoera mailakatua aurreikusten du, eta horrek bero-bolada gogorragoak eta prezipitazio-patroien aldaketa eragin litzake.
Informazio guztia Ihoberen Klima Eszenarioak bisorearen bidez eskuragarri dago. Horri esker, proiekzio klimatikoak eta horiek Euskadin dituzten eraginak azter daitezke.
Ekimen hau A.2 EAEko klima-arriskuaren analisia zabaltzea ekintzaren barruan dago.
Erakunde laguntzailea: Neiker

