2023/4/12:
Neikerrek laginketak egin ditu Tonpoi eremu leheneratuan lurzoruko karbono organikoa neurtzeko
Tonpoi eremua (Bermeo) leheneratzeko lanak amaitu eta ia urtebetera, Neikerrek zenbait laginketa egin ditu lanen ondoren eremu horretako lurzoruan dagoen karbono organikoa neurtzeko.
Lurzoruko karbono-stocketan ekintzek izan duten eragina ebaluatzeko jarraipena egitea da helburua. Stock horiek handitu badira, CO2 xurgapena areagotzeaz gain (gutxitzea), onura handiak ekarriko ditu klima-aldaketara egokitzeko, lurzoruaren materia organikoak lurzoruaren egitura hobetzen laguntzen baitu, eta, horrekin batera, higadura gutxitzen, lurzoruaren hezetasuna gordetzen, biodibertsitate edafikoa handitzen eta abar. Neurketak egiteko, Europako Batzordeak proposatutako AFRSS- "Area-Frame Randomized Soil Sampling" metodoa erabiltzen ari da. Metodo horri esker, proba edo jarduera bakoitza egiten den lurzoru mineraletako karbono-stocketan gertatutako aldaketak ikusi ahal izango dira.
Ekimen hau C.4.2 Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzaren parte da.
Erakunde laguntzailea: Neiker

