2022/4/8:
Neikerrek Euskadiko prezipitazio-patroien aldaketak eragingo lukeen lurzoruaren higadura aztertu du

Neikerrek Euskadirako proiekzio klimatikoak zabaldu ditu, herrietako egokitze-neurriak garatzen laguntzeko. Zehazki, Nekazaritza Institutuak Euskadiko prezipitazio-patroien aldaketak eragingo lukeen lurzoruaren higadura aztertu du.

Azterketan Lurzoru Galeraren Ekuazio Unibertsala (USLE) erabili du; higadura-azterlanetan asko erabiltzen den eredua da. Ekuazio hori erabiltzean, euriaren higatasun (prezipitazioen energia higadura eragiteko), lurzoruaren higagarritasun (higatzeko erraztasuna testura, materia organikoaren edukia edo egitura bezalako ezaugarrien arabera) eta topografia (malda eta luzera) faktoreak hartu ziren kontuan. Horren ondorioz, muturreko klima-aldaketa egoeran (RCP8.5) higadura zenbatesteko mapa espezifikoak sortu ziren hiru aldietarako (2011-2040, 2041-2070 eta 2071-2100).

Informazio guztia Ihoberen Klima Eszenarioak bisorearen bidez eskuragarri dago. Horri esker, proiekzio klimatikoak eta horiek Euskadin dituzten eraginak azter daitezke.

Ekimen hau A.2 EAEko klima-arriskuaren analisia zabaltzea ekintzaren barruan dago.

Erakunde laguntzailea: Neiker