2023/11/17:
NBSek Green Anoeta inguruan duten eraginkortasunaren azterketaren emaitzen aurkezpena

Tecnaliak Green Anoeta eremuan erosotasun termikoa eta azaleko isurketa mikroeskalan simulatzeko egindako eredu-ariketen emaitzak Donostiako Udaleko zenbait saili aurkeztu zizkien joan den azaroaren 10ean.
Eredu-ariketa horien bidez, klima-aldaketari aurre egiteko naturan oinarritutako konponbideak erabiltzen dituzten hiri-proiektuen eraginkortasuna aztertu nahi da.
Green Anoetan egindako ariketetan bi ikerketa-proiektu aplikaturen emaitzak batzen dira: batetik, klima-aldaketako egoeretan erosotasun termikoa hobetzeko naturan oinarritutako konponbideek duten eraginkortasuna ebaluatzea (LIFE URBAN KLIMA 2050 proiektuaren testuinguruan), eta, bestetik, azaleko isurketa konponbide naturalen bidez hobetzeko azterketa EKOBERRITZAILEA.
Green Anoetako emaitzek erakusten dute naturan oinarritutako konponbideek garrantzi handia dutela hiriak egokitzeko, eta agerian jartzen dute eraginkorragoak direla klima-aldaketako egoeretan egungo kliman baino, eta horrek garrantzia ematen dio kostu eraginkorrari.
Ekimen hau C4.1. ekintzaren barruan kokatzen da: Naturan oinarritutako irtenbideak eta halakoen elkarrekiko onurak
Erakunde laguntzaileak: Tecnalia eta Donostiako Udala.