Naturklimak herritarren zientziaren eta proiektu kolektiboak sortzearen aldeko apustua egin du, herritarrak klima-aldaketaren arloan ahalduntzeko

2024/02/08

Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak herritarrak erantzunkide egiteko, horiek hezteko eta ekintza klimatikorako bidea irekitzeko aukerak, oztopoak eta beharrak aztertu ditu tailer batean.

Saioa LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren barruan kokatzen da, C.7.1 ekintzaren esparruan (Herritarrak prestatzea).

Abenduaren 15ean, Naturklimak ingurumen-hezkuntzan giltzarri diren eragileak bildu zituen, herritarrek klima-aldaketaren aurrean duten ahalduntzeari buruzko diagnostiko partekatua lortzeko. Gainera, baterako sorkuntza-tailerrak eduki, ikuspegi, metodologia eta baliabide berrien aukerak, oztopoak eta beharrak aztertzeko balio izan zuen, esparru horretan erantzunkide egite eta hezte aldera, ekintza klimatikorako bidea eta ohitura jasangarriagoetarako trantsizioa ahalbidetuz.

Erabilitako metodologiak, World Cafe izenekoak, parte-hartzaileen arteko interakzio dinamikoa ahalbidetu zuen, eta hiru gai nagusi landu zituzten:

  1. Nahikoa informazio dugu klima-aldaketari buruz komunikatzeko eta kontzientziatzeko?
  2. Nola ahaldundu ditzakegu herritarrak ohitura jasangarriagoak har ditzaten?
  3. Nola jakin dezakegu egindako ekintzek eskuratu nahi den helburua lortuko duten?

Proposamen nagusiak

Tailerraren emaitzek etorkizuneko ekintzak gidatzeko behar eta proposamen giltzarri batzuk azaldu zituzten:

Informazioa eskuratzeari dagokionez, garrantzitsua da mezuak argitzea, xede-publikora egokituz eta komunikazio-bide eta -modu berriak erabiliz. Mezu positiboak sartzea eta lorpen kolektiboak zabaltzea funtsezkoak dira herritarren kontzientzia eta konpromisoa indartzeko.

Herritarrak ohitura jasangarriagoetara bideratzeko, sentsibilizazio-kanpainen jarraipena eta iraunkortasuna proposatzen dira, bai eta banakako ekintzen eraginak hautemateko esperientziak diseinatzea ere. Gainera, hartutako neurrien eraginkortasuna hedatzea herritarren konpromisoa bultzatu dezaketen motibazio-elementuak dira.

Behar horiei aurre egiteko, besteak beste, herritarren zientziarako tresnak erabiltzea proposatzen da, hala nola ahalduntze-bideak, baita herritarrek gauzatutako ekintzen onarpen publikoa ere. Nabarmentzekoa da garrantzitsua dela aintzatetsitako elkarteekin lankidetzan proiektu kolektiboak sortzea, udal mailan lankidetza eta sareko lana sustatuz.

Tailerra LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren barruan kokatzen da, C.7.1 ekintzaren esparruan (Herritarrak prestatzea).