LIFE programak Nerbioi ibaiaren arroa berreskuratzeko prozesua arrakasta adibide gisa jarri du
2023/03/08
- Ingurumenerako eta klimaren aldeko ekintzarako EBren finantzaketa-tresnak adibide gisa jarri du Arabako Foru Aldundiak ekosistema eta biodibertsitatea hobetzeko eta inguru horretan uholdeak izateko arriskua murrizteko gidatutako ekintza.
Ingurumenerako eta klimaren aldeko ekintzarako Europar Batasunaren finantzaketa-tresna den LIFE programak Nerbioiko ibai-arroa (Araba) lehengoratzean jarri du arreta, eta ekintza hori ekosistema eta biodibertsitatea hobetzeko eta inguru horretan uholdeak izateko arriskua murrizteko arrakasta-kasu gisa nabarmendu du.
Jarduera, Arabako Foru Aldundiaren gidaritzapean, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren C.5.1 Naturan oinarritutako irtenbideak ibai-arroetan ekintzaren barruan sartzen da. Euskal Herriko ibai-tarteetan uholde-arriskua kudeatzeko hainbat lan barne hartzen ditu ekintza horrek, klima-aldaketara egokitzen lagunduz.
Leheneratze-lanak Amurrio, Aiara eta Laudioko udalerrietan narriatu diren hiru gunetan egiten ari dira, ingurumena eta ekologia lehengoratzeko irizpideekin. Zehazki, Refor, Zankueta eta Abaiagarri (Amurrio), Murga (Aiara) eta Arantzar (Laudio) labarretan lan egiten ari da.
Leku horiek lehengoratzeko proiektuaren helburu nagusiak hauek dira: alde batetik, ibaiertzeko basoa hobetzea, jarraitutasunari, estaldurari eta osaerari dagokienez, eta bestetik, konektibitate ekologikoa eta gune narriatuak hobetzea ere.