LIFE IP Urban Klima 2050 da hurrengo urteetan ekintza klimatikoari dagokionez indarrean izango den EAEko proiekturik garrantzitsuena, eta Ihobek bere lantaldea handitu nahi du

2022/08/05

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak lan-eskaintza bat egin du: administrari baten bila dabil, Ekintza Klimatikoaren arloan aritzeko. Lan-eskaintza bi tokitan dago argitaratuta, Campo & Ochandiano enpresaren webgunean eta Eusko Jaurlaritzaren enplegu publikoaren plataforman.

Hautatua suertatzen den administraria LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan arituko da. Ihobe sozietate publikoak zuzentzen duen proiektu hori hurrengo urteetan ekintza klimatikoari dagokionez indarrean izango den EAEko proiekturik garrantzitsuena izango da. Administrariak koordinazio-lanak eta kudeaketa administratibokoak egingo ditu, eta honako eginkizun nagusi hauek izango ditu:

Eskaerak jasotzeko epea 2022ko irailaren 18an bukatuko da. Xehetasunak eta izen-ematea.

Ihoberi buruz

Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren ingurumen-jarduketarako sozietate publikoa da. Lurzoruaren babesean, ekonomia zirkularrean, klima-aldaketan, biodibertsitatean eta jasangarritasunean espezializatutako sustatzailea da, eta ingurumena hobetzeko lan egiten du. Horretarako, ingurumen-irizpideak txertatzen ditu bere politika publikoetan.

Ihoben 53 langile daude —39 emakume eta 14 gizon—; batez besteko adina 47 urte da, eta horien % 80k goi-mailako tituluren bat du.

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuari buruz

Urban Klima 2050 proiektua, EAEko ekintza klimatikoko proiekturik garrantzitsuena, alegia, euskal lurraldea eraldatzen ari da. Hain zuzen ere, klima-aldaketara egokitzeko eta ondorioak murrizteko 40 ekintza koordinatuko ditu 2019-2025 aldian. Ihobe sozietate publikoak zuzentzen du proiektua (sozietatea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dago), eta hogei erakunderekin batera egiten du lan. Erakunde horien artean, honako hauek daude: Eusko Jaurlaritzako bi sail (Osasun Saila eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza); hiru foru-aldundiak; Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Bakioko, Bermeoko, Gernika-Lumoko eta Zarauzko udalak; Eusko Jaurlaritzako bi sozietate publiko (EEE eta URA); teknologia- eta ikerketa-zentroak (AZTI, BC3, Neiker, Tecnalia eta Tecnun) eta Naturklima fundazioa.