2022/12/29:
Lantarongo (Araba) baso autoktonoa berreskuratzea

LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren baitan, Arabako Foru Aldundiak Lantaronen baso autoktono bat berroneratzeko lanak amaitu ditu.

Ekimenak, ibaiertzeko 3,6 hektareako azalera duten jatorrizko basoak lehengoratzea aurreikusten du, guztira 3.130 zuhaitz landatuz. Erabilitako espezieei dagokienez, lurzatian bi azpieremu bereizten dira: batak Ebro ibaiarekin muga estuagoa du eta bertan Populus alba, Alnus glutinosa, Fraxinus angustifolia eta Salix landatu dira; eta, bestean, Pinus pinea espeziearen jatorrizko zuhaiztia lehengoratu da, beste espezie batzuekin nahastuta, hala nola erkametza.

Hala, Ebro ibaiaren KBEko (Kontserbazio Bereziko Eremua) ibai-korridorea eta hura osatzen duten habitat naturalak kontserbatzea eta lehengoratzea sustatzen da, ibaiertzen arteko lotura bermatuz eta fauna interesgarriaren joan-etorriak eta presentzia erraztuz.

Jarduketa C.5.1. Naturan oinarritutako irtenbideak ibai-arroetan ekintzaren barruan dago

Erakunde laguntzailea: Arabako Foru Aldundia