KL!MAREN MURALA, klima-aldaketari buruzko tailer ludikoa
2021/11/25
Ekoetxea Meatzaldea, Abanto-Zierbena (Gallarta)
25 pertsona bertaratuta
Helburua
KL!MAREN MURALAREN helburu nagusia da parte-hartzaileek klima-aldaketa ulertu ahal izan dezatela, berau osatzen duten eta eragiten dioten elementuen bitartez, balizko irtenbideei buruz elkarrekin hausnartzeaz batera.
45 herrialdetan baino gehiagotan esperientzia izanik, KL!MAREN MURALA klima-aldaketari buruzko tailer ludiko bat da, mota guztietako publikoei zuzendua, bai gai horretan guztiz berriak diren pertsonei eta bai klima-aldaketaren eta bere ondorioen inguruko kontzientzia duten pertsonei; tailerraren oinarria adimen kolektiboa eta sormena dira.
Tailer pedagogiko honen oinarria NBEko GIEKen (Klima-aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldea) txostenetatik abiatuta diseinatutako 42 karta dituen joko bat da. Karta bakoitzak klima-aldaketaren elementu bat, kausa bat edo ondorio bat irudikatzen du, eta parte-hartzaileek, bideratzaile batek gidatuta, horien guztien artean dagoen kausa-ondorio erlazioak argitu behar dituzte.
Adimen kolektiboak funtseko rola jokatzen du 3 ordu inguru irauten duen joko honetan; izan ere, taldeari laguntzen dio etapa batetik hurrengora aurrera egiten, klima-aldaketaren konplexutasuna ulertzeko eta beraren inguruko ikuspegi global bat garatzeko gakoak eskuratuz.