2021/11/08:
Klima eta Energiaren Tokiko Planak egiteko gida argitaratu du Udalsarea 2030ek

Udalsarea 2030-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak argitaratu du EAEko udalerrietarako klima eta energiaren tokiko planak egiteko lana errazteko gida bat. Klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko tokiko plangintzarako tresna berri bat da, eta LIFE integrado Urban Klima 2050 proiektuaren barruan dago. Haren ikuspegia eta edukiak EAEko udal batzuekin eta eskualdeko erakundeekin alderatu dira, Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, eta Energiaren Euskal Erakundeak-EEE antolatutako tailerretan.
Gida tokiko administrazioetarako prestakuntza eta tresnak sortzeko ekintzen barruan sartuta dago.
Ekimen hau C.8.3: Tresnak eta trebakuntza sortzea udalentzat ekintzan kokatzen da.
Erakunde laguntzaileak: Ihobe eta Udalsarea 2030