2025/6/1
:
Klima Azoka Euskal Eskola Publikoaren Jaian
Aurrez aurrekoa: Orduña (Bizkaia)
Ekainaren 1ean Klima Azoka Euskal Eskola Publikoaren 32. edizioan izango da presente, aurten Orduñan (Bizkaia) ospatuko dena, "Errotu" lelopean. Ekoetxea sarearen eta LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren laguntzarekin, Klima Azokak hainbat karpatan zehar ibilbidea proposatzen du, honako gaiak jorratuz: klima-aldaketa, etxeko ohiturak, mugikortasuna, aisialdia eta kontsumoa, eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua bera. Gainera, parte-hartzaileek banakako konpromiso bat hartzeko aukera izango dute, gizarte osoarekin batera eragin positiboa sortzeko.
Klima Azokak pasaporte formako dinamika ludikoan oinarritzen du bere jarduna: jokoak, autodiagnostiko-probak eta jarduteko proposamenak eskaintzen dira, gure eguneroko ohiturek klimaren gainean duten eragina ezagutarazteko. Karpa bakoitzean jokoak egongo dira, gure eguneroko bizitzaren alderdi ezberdinak eta horiek klima-aldaketarekin duten lotura azaleratzeko. Helburu nagusia da pertsona bakoitzak erronka bat bere gain hartzea eta ekintza zehatz batean konprometitzea.

