Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Lehen Esperientzien Programaren bigarren edizioa hasi da

2024/02/23

Lehen edizioaren itxierak balio izan du Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedok bultzatutako bigarren prestakuntza programari hasiera emateko. Udalsarea 2030ek zabaldu du, eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu.

Programaren helburua da gazteak gaitzea eta euskal udalerriek beharrezko energia trantsizioari eta klima aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea erraztea.

Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) atzo egin zuten Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Lehen Esperientzien Programaren lehen edizioaren amaiera ekitaldia, eta hori baliagarria izan zen, era berean, prestakuntza programa honen bigarren edizioari ekiteko. Ekimena Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedo Fundazioak bultzatu zuten, Udalsarea 2030ek zabaldu, eta LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu, C.8.3 ekintzaren bidez: Tesnak eta trebakuntza sortzea udalentzat. Ekimenaren helburua da gazteak arlo horretan gaitzea, eta euskal udalerriek energia trantsizioari eta klima aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea erraztea. 

Jardunaldian zehar, lehen esperientziaren balorazioa egin zen. Esperientzia horri esker, klima aldaketan eta energia trantsizioan espezializatutako 30 bat gazte urtebetez kontratatzea lortu da. Gainera, Ihobeko eta EEEko zuzendari nagusiek, Alexander Botok eta Iñigo Ansolak, egindako prestakuntzaren diploma eman zieten parte hartzaileei. Lehenengo edizioan, 22 erakundek parte hartu dute programan (16 udalek eta eskualdeko 6 erakundek).

Taldeko 6 bilera, 13 ordu pertsonalizatu eta autoprestakuntza saioak

Bigarren edizioa otsailean hasiko da, eta aurtengo irailera arte luzatuko da. Programak sei bilera proposatzen ditu parte hartzaileen taldearekin, eta espero da, horien artean, parte hartzaileek banaka lan egitea, astean bi klaseko erritmoan. Horrek esan nahi du astean gutxi gorabehera sei orduko dedikazioa izango dela parte hartzaile bakoitzeko. Guztira, 13 ordu inguruko bilera pertsonalizatuak, gainbegiratutako zortzi ariketa praktiko eta taldekako azken aurkezpen bat aurreikusten dira.

Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Lehen Esperientzien Programak gazteek ingurumen eta energia erronketarako prestatzeko daukaten beharrari erantzuten dio, onartu berri den Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Legeak planteatzen duen premia.