Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Urban Klima 2050 ekimenak klima-aldaketa arintzeko eta egokitzeko 7 euskal udalerritan egiten ari diren ekintzei buruzko aurrerapena aurkeztu du
2023/10/24
Euskadiko ekintza klimatikoko proiektuak Bakio, Bermeo, Bilbo, Donostia, Gernika, Gasteiz eta Zarauzko proiektu pilotuak bideo batean erakusten ditu.
LIFE IP Urban Klima proiektuak bideo batean klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko EAEko 7 udalerritako proiektu pilotuetan egindako aurrerapenak erakusten ditu.
Bideoan, erresilientzia klimatikoa bultzatzeko Bakion, Bermeon, Bilbon, Donostian, Gernikan, Gasteizen eta Zarautzen egiten ari diren ekintzak eta helburuak aurkezten dira.
Bakio
Hiri padura eta urak har ditzakeen ibai parkea sortzea
Bermeo
Tonpoi eremua berreskuratzea
Bilbao
Zorrotza Lurmuturraren hirigintza-garapena, klima-aldaketaren ikuspegia kontuan hartuta
Donostia/San Sebastián
Artikutzako urtegian berriro landareak haztea
Udal instalazioetan plaka fotovoltaikoak jartzea
Errekatxulo errekastoaren birnaturalizazioa
Gernika
Bekoibarrako bidea eraikitzea
Gasteiz
Basaldeko agrobioaniztasuna hobetzeko plana
Eskoletako jolastokiak naturalizatzea
Zuhaitzak hobetzea
Erdi Aroko hirigunea berdatzea
Zarautz
Itsasaldeko aurrealdea egokitzea