2022/05/26:
Klima-aldaketa lurralde-antolamenduan eta hiri-plangintzan integratzeko tailerra

Eusko Jaurlaritzako, hiru foru-aldundietako, Ihobeko eta TECNALIAko teknikariek klima-aldaketa lurralde-antolamenduan eta hiri-plangintzan txertatzeko tailer batean parte hartu zuten joan den maiatzaren 26an.

Ondorioen artean nabarmentzen da garrantzitsua dela klima-aldaketa zeharkako erronkatzat hartzea eta administrazioek egiten dituzten jarduera guztiek ikuspegi hori kontuan hartzea.

Tailerrean, LAGen (lurralde-plan partzialak) arauzko errefortzu bat ere eskatu zen; hartara, klima-aldaketa horietan integratzeko, bai arintzeari bai egokitzeari dagokienez, eta adibide zientifikoak baino gehiago dibulgaziozkoagoak erabiliz.

Parte-hartzaileek positibotzat jo zuten Euskadin informazio klimatiko eguneratua, erabilgarria eta eskuragarria izatea jada; Urban Klima 2050ekin indartuko da hori.

Era berean, klima-aldaketa lurralde-plangintzan integratzeko gida metodologiko bat egiteko eta administrazio guztien artean koordinatuta jarduteko premia nabarmendu zen. Mahai gainean jarri zen beste neurrietako bat izan zen udal-aurrekontuen zati bat herritarrengan eragina duten neurrietara bideratzea. Gainera, beste herrialde batzuetako arrakasta-kasuak identifikatzearen –lurralde-politiketan aplikatu ahal izateko– garrantzia aipatu zen.

Ekimen hau C.1.2: Klima-aldaketa lurralde- eta hiri-plangintzan integratzeko gidalerroak ekintzan kokatzen da.

Erakunde laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Ihobe, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta TECNALIA