2022/08/10:
Klima-aldaketa energia-politiketan integratzeko tailerra

Zarauzko eta Bilboko udaletako teknikariek, TECNALIAk, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE), Tecnunek eta Ihobek, joan den ekainaren 22an eta uztailaren 5ean, klima-aldaketa udalen energia-politiketan integratzeko tailerretan parte hartu zuten. 

Bi kasuetan, udalerri bakoitzean sektore estrategikoetako funtsezko azpiegiturak biltzen dituen zerrenda bat sortu zuten; besteak beste, sektore hauetan: energia, garraioa, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKTak), hezkuntza, osasuna, administrazioa, elikadura eta ura. Guztiak beren kritikotasun-mailaren arabera kategorizatu ziren. 

Gainera, tailerren esparruan, zerrendatutako funtsezko azpiegitura bakoitzaren kokapenak identifikatu ziren, azpiegitura horiek guztiak bilduko zituen mapa bat sortzeko. Tailerrak amaitzeko, emaitza nagusiak bateratu ziren, horrela, URBANKLIMA2050 proiektuaren hurrengo faseak garatzeko. Fase horietan, energia elektrikoa banatzeko sareak muturreko gertakarien aurrean duen arrisku klimatikoa ebaluatuko da, bai eta azpiegitura horietan duten eragina ere, kritikotasunaren arabera. Bereziki, klima-aldaketaren eraginpean dagoen banaketa-azpiegituraren eta identifikatutako funtsezko azpiegituraren/zerbitzuen arteko erlazio fisikoak aztertu nahi dira, batetik, eta, bestetik, arriskuak ebaluatu eta egokitzapen-neurri posibleen lehen sorta bat definitu. 

Tailer horiek URBANKLIMA2050 proiektuaren C.3.2 Klima-aldaketa energia-politiketan integratzea ekintzaren barruan sartzen dira. 

Erakunde arduraduna: TECNALIA 

Erakunde laguntzaileak: Bilboko Udala, Zarauzko Udala, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), Tecnun eta Ihobe.