Ekintza A.1:
KLIMA 2050 estrategia berrikustea etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik
Klima-aldaketari lotutako testuingurua aldakorra da, eta anbizioa etengabe eguneratzea eskatzen du. Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan, KLIMA 2050 Estrategiaren helburuak, helmugak eta jarduketa-lerroak berrikusi ditugu, inpaktu sozioekonomikoarekin batera.
BEG emisioak eragin globala dute; hortaz, lehentasuna da haiek minimizatzea. Klima 2050 Estrategiak ibilbide-orri bat du, neutraltasunera bideratua; haren arabera, kontsumoak murriztuko dira, eta energia berriztagarrien presentzia handituko da.
Lurralde bakoitzean egin behar da egokitzapena; beraz, ezinbestekoa da klima-erronkaren garrantzia ezagutzea. Bero-boladak, uholdeak eta lehorteak dira Euskadin 2011-2040 aldian izango diren arrisku klimatiko nagusiak.
Kostu estimatua
159.469 €
Ekintzaren iraupena
2020-2025
Arduraduna
Parte-hartzaileak