Kamishibai. Maiterki eta klima-aldaketa

2021/05/30 - 2021/10/02
Ekoetxea Sarea: Meatzaldea, Txingudi, Urdaibai
60 pertsona bertaratuta

Helburua

Kamishibai. Maiterki eta klima-aldaketa tailerraren helburua da 5 eta 11 urte bitarteko haurrak klima-aldaketaz hausnartzera bultzatzea, haren aurka borrokatzeko zer egin daitekeen ikasteaz batera.

Japoniako ahozko narrazio-metodo tradizional batean oinarrituta, Kamishibai. Maiterki eta klima-aldaketa familiei bereziki zuzendutako tailer bat da (amak, aitak, eta 5 eta 11 urte bitarteko haurrak). Bertan, irakurketa, idazketa eta plastikaren teknikak erabiliz, klima-aldaketari buruz hausnartzen da eta horren aurka borrokatzeko zer egiten daitekeen ikasten da.

Irakurketa, idazketa, hizkuntzak, gaitasun plastikoak eta bestelakoak garatzera zuzendutako hezkuntza-tresna gisa erabilita, Kamishibaik kontzentrazio-efektu paregabea lortzen du publiko gaztearengan, eta horri esker guztiek (publikoa eta interpretea) emozioak konpartitzen dituzte, hala nola poza, tristura, zoriona edo beldurra. Horretaz baliatuz, Iñaki Martiarena sortzaileak Kamishibai moduko ipuin bat irakurtzen die, klima-aldaketaren gaiari buruzkoa, eta horren ostean marrazketa- eta idazketa-tailer bat egiten da.