Jabetza Intelektuala
Webgune honen jabea Ihobe – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa da. IFK: A01024223; helbidea: Urkixo Zumarkalea, 36 – 6. solairua, 48011 Bilbo (Bizkaia).
Webgune honetako edukia, hala nola testuak, irudiak, soinuak, animazioak eta haien diseinu grafikoa eta iturri-kodea jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko espainiar legediaren bidez daude babestuta, Ihoberen alde. Beraz, guztiz debekatuta dago horien erreprodukzio, banaketa edo komunikazio publikoa, osoa edo partziala,Ihoberen berariazko baimena izan gabe.
Webgunearen edukien bankuan argitaratutako informazioari dagokionez
Ihoberen webgunearen edukien bankuan argitaratutako informazioa Ihoberen sare sozialetan ere argitaratu eta konpartitzen da -You Tube, SlideShare, Twitter, Pinterest eta SoundoColud- eta CREATIVE COMMONS LIZENTZIAREN bidez arautzen da.
Webgunearen edukia eta estekak
Ihoben ez dugu erantzukizunik hartzen gure Webguneko edukiez egiten den erabilera okerraz, eta, hortaz, erantzukizun hori edukietara sartu edo edukiak erabiltzen dituen pertsonarena da soilik. Halaber, ez dugu inolako erantzukizunik hartzen Webgune honetako esteka edo bilatzaileen bidez irisgarri diren hirugarrenen Webguneetako informazioagatik.
Webgunea eguneratzea eta aldatzea
Ihobek badu eskubidea aldatzeko edo ezabatzeko, aurretik abisatu gabe, bai bere Webgunean gordetako informazioa eta bai haren konfigurazio eta aurkezpena, inolako erantzukizunik hartu gabe hori egiteagatik.