2025/3/27
:
Informazio-jardunaldia: Let's Clean Up Euskadi! 2025 (ikastetxeak)
Online
Let’s Clean Up Euskadi! Let’s Clean Up Europe! ekimenetik sortu zen, Hondakinak Prebenitzeko Europako Astean (EWWR) sustatu ostean, ingurunean garbiketa-ekintzak eginez herritarrei sentsibilizatzeko. Let’s Clean Up Euskadi! kanpainak zure ikastetxeko pertsonek sortzen ditugun hondakinak behar bezala kudeatu eta prebenitzearen garrantziaz kontzientzia har dezaten lagunduko du.
Ikastetxeek oso eginkizun garrantzitsua dute gazteak sentsibilizatu eta kontzientziatzeko orduan, beraz, gonbita luzatu nahi diegu Let´s Clean Up Euskadi! 2025 kanpainan kide eraginkor izan daitezen. Let’s Clean Up Euskadi! kanpainan eraginkortasunez parte hartzeak jasangarritasunaren balioetan sakontzeko aukera emango du.
Let’s Clean Up Euskadi! 2025 kanpaina maiatzaren 19tik ekainaren 13ra bitarte antolatuko da nagusiki, ahalik ekintza gehien fokalizatzeko Ingurumenaren Mundu Egunean (ekainak 5).
Ihobe sozietate publikoak koordinatzen du Let’s Clean Up Euskadi! kanpaina, eta garbiketa-ekintzak antolatzen dituzten ikastetxeen esku ekintza horiek garatu ahal izateko materiala jarriko du. Kiten barruan aurki daitezke erabiltzeko prestakuntza- eta dibulgazio-materialak, ekintzak antolatzeko gidak, eskularruak eta hondakinak biltzeko poltsak.
Jardunaldian ekimena aurkeztuko da, nola parte hartu azaldu ere bai, eta bi kasu praktiko jarriko dira parte hartzen animatzeko.
Egitaraua 2025/03/27
| 09:00 | Let´s Clean Up Euskadi! ekimenaren aurkezpena Mari Mar Alonso Martín. Klima Ekintzaren Arloko zuzendaria Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza |
| 09:10 | Let's Clean Up Euskadi! kanpainan egindako ekintzen bi kasu praktikoren aurkezpena |
| 09:50 | Nola parte hartu Let´s Clean Up Euskadi! 2025 kanpainan Ainhoa Díaz de Salazar. Ekoetxea Ingurumen Zentroen Sareko teknikaria. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza |
| 10:10 | Mahai-ingurua |
| 10:20 | Amaiera |

