Ihobek Urban Klima 2050 proiektua jarri du adibide gisa ekintza klimatikorako britaniar gobernuko Ingurumen Taldearen aurrean
2021/04/30
- Ainhize Butrónek, Ihobe Klima-ekintzaren arloko teknikariak, ‘Klima-aldatzen ari da. Zegatik ez gara horren kontra aritzen?’ izenburupean online emandako hitzaldian. Antolatzailea Natural England izan da, Erresuma Batuko eta Ipar Irlandako Ingurumen, Elikadura eta Landa-gaietako erakunde publikoa (DEFRA), hots, Erresuma Batuko klima-ekintzaren kudeaketaren erreferentea.
Klima-aldaketaren aurkako ekintza oraindik ere gainditu gabeko gaia da, eta bultzatu egin behar da proposatutako helburuak lortzeko. Premisa horrekin, Ainhize Butron Ihobeko Ekintza Klimatikoaren arloko teknikariak ‘Klima aldatzen ari da. Zergatik ez gara horren contra aritzen?, Natural Englandek, Erresuma Batuko eta Ipar Irlandako Ingurumen, Elikadura eta Landa Gaietako Saileko erakunde publikoak (DEFRA) antolatuta.
Butrónek “ekintzarik ezaren dragoei” izeneko informazio-hitzaldia eman du, klima-aldaketari aurre egiteko ekintza oztopatzen duten barrera psikologikoei buruzko teoria hori azalduz. C.7.1. Ekintzaren baitan Ihobe sozietate publikoak azken aldi honetan garatu dituen ingurumen-psikologiako tresna batzuk.
Herritarren ahalduntzeari buruzko Ekintza hori Urban Klima 2050 LIFE proiektu integratuan dago sartuta, eta beraren helburua da herritarrak klima-ekintzaren alde mobilizatzea eta ahalduntzea. Ekimen horren baitan, Ihobek UPV/EHUko Ingurumen-psikologiako taldearekin kolaboratu zuen zenbait teoria psikologikoren aplikazioan, helburu honekin: diagnostiko bat egitea eta herritarren ahalduntzerako inflexio-puntu bat ekarriko zuten ekintzak diseinatzea.
Planteamendu horrek ezartzen duenez, klima-aldaketaren kontra ez aritzearen arrazoiak zenbait barreratatik etor daitezke, hots, “dragoi” deritzen barreretatik. Izan ere, barrera horiek eragina dute gizabanakoengan ingurumenaren alde jokatzerakoan edo ez jokatzerakoan, besteak beste haien ezaugarri pertsonalengatik, faktore soziokulturalengatik eta testuinguruagatik. Azkenik, teoriak esaten du gizabanakoen jokabidea aldatzeko eta jarduten hastera eramateko dagoen modu bakarra dela dragoiak banan-banan gainditzea.
Urban Klima 2050 proiektuaren helburuen artean, bai herritarren eta bai Administrazioarekin lotutako langileekin lan egiten da, ohitura aldatzea lortzeko trebakintzaren bidez eta bide horretan aurrera egiteko aukera emango diguten tresna berriak diseinatuz.
Ihobek helburu bat lortu nahi du Ingurumen-psikologiaren teoria horren inguruko gogoetak Natural Englandeko pertsonal teknikoarekin konpartitzearen bidez, alegia, erakundearen barneko hausnarketa kolektibo bat piztea, horren bidez aztertzeko ea behar bezainbeste ahaleginak egiten ari diren klima-ekintza naturaren kontserbazioaren kudeaketan sustatzeko. Natural England erakundearen ardura da Ingalaterrako natura-ingurunea babestea eta hobetzea, hango lurra, flora eta fauna, ur geza eta itsas eremuak, geologia eta lurzoruak barne sartuta.
Halaber, beste ardura bat da pertsonei laguntzea natura-inguruneaz gozatzen eta ingurune hori ulertzen eta bertara iristen.
Ainhize Butrón, Ekologian doktoratutako biologoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ihobe sozietate publikoko Klima Ekintzaren saileko teknikaria da.