Ihobek ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ tailerra antolatu du
2021/07/19

Tailerra PreCOP26 Ekitaldi paralelo ofiziala da – All4Climate Italia 2021. Irailaren 30ean egingo da, formatu hibridoan -Euskalduna Jauregian eta online-.
Urban KLIMA 2050 da Euskadik gidatzen duen ekimen handinahiena. Beraren helburua da lurraldearen erresilientzia bermatzea, maila anitzeko gobernantzaren ikuspegi batez, alderi interesatu ugari bilduz, eta klima-ekintza tokiz toki aplikatuz. Eskala handiko LIFE Proiektu Integratu hau 2019an abiatu zen, 20 erakunde bildu zituen elkarte bati eta 19,8 milioi euroko inbertsio bati esker (Europar Batasunak inbertsio horren % 52 finantzatu zuen). Proiektuaren bazkideek helburu handinahi bat ezarri dute, alegia, 40 ekintza gauzatzea 6 urtean, hiru arlo espezifikotan –kostaldea, ibai-arroak, eta hiriak eta hiri-ingurumariak-, 2 milioi pertsonarengan baino gehiagorengan inpaktua izanik.
'Urban KLIMA 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza' izenburuko tailerrak erakutsiko du Euskadik Parisko Akordioaren helburuak betetzeko hartuta duen konpromisoa, konpromiso politikoaz, legediaz, estrategia konkretuez, baliabide finantzarioez eta tokian tokiko ekintzaz baliatuz; horiek guztiek lurraldearen erresilientziaren alde lan egiten duten eragile ugari inplikatzen dituzte, planeta jasangarri eta osasuntsua lortzeko Helburu Globalei ekarpena eginez.
Halaber, ekitaldiak eskualde-ikuspegia eta NBKAEHk gidatzen dituen prozesu eta kanpaina globalak ere konektatuko ditu, lurralde mailako inpaktu positibo bat oso urrunera iritsi daitekeela erakutsiz.
Tailerra PreCOP26 Ekitaldi paralelo ofiziala da – All4Climate Italia 2021.
Ingelesa-gaztelania aldibereko itzulpena egongo da.
Egitaraua
15:00
Inaugurazioa – 'Parisko Akordioa betetzea: lurralde-konpromiso bat egokitzapenaren etena finantzatzeko'
Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Eusko Jaurlaritza
Christian Strasser, Baliabide Natural, Klima, Ekonomia Urdin Jasangarri eta Energia Garbiaren Atalaren arduraduna, Europar Batzordeko LIFE Programa
Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea, Green Capital 2012
15:15
Mahai-ingurua – 'Urban KLIMA 2050: alderdi interesatu anitzen arteko lankidetza egokitze-ekintza eta jardunbide egokiak bultzatzeko'
Alexander Boto, Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate publikoaren zuzendari nagusia
Eneko Goia, Donostiako alkatea
María José Sanz, BC3 – Klima-aldaketarako Euskal Zentroaren zuzendari zientifikoa
Carlos Garbisu, Neiker-eko zuzendari zientifikoa. Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Eusko Erakundearen zuzendari nagusia
15:40
Mahai-ingurua – 'Tokian tokiko egokitzapena: lurralde-proiektu baten jardunbide egokiak eskala handian erakustea'
Antonio Aiz, URA – Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia
Amets Jauregizar, Bakioko alkatea
Luis Pedrosa, Energia eta Ingurumen zuzendaria, Tecnalia Research Innovation
16:05
Mahai-ingurua – 'Gure planetaren alde elkarrekin: maila anitzeko gobernantza eta lankidetza, egokitze-ekintzaren agenda inpaktu globalerantz gidatzeko'
Gonzalo Muñoz, COP26rako Klimaren Goi Mailako enbaxadorea
Saleemul Huq, Zuzendaria, ICCAD - Klima Aldaketarako eta Garapenerako Nazioarteko Zentroa eta Race To Resilience-ko Munduko Mandataria
Héloïse Chicou, Eragin eta Ekintza Klimatikoaren arduraduna, Regions4
Holger Robrecht, Europako zuzendariondokoa, ICLEI - jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen sarea