Ihobek euskal administrazio lokalei trantsizio energetiko eta klimatikoan laguntzeko programa aurkeztu du Santiagon

2023/11/14

Mari Mar Alonso Martín Ihobeko Ekintza Klimatikoko zuzendariak pasadan astelehenean, azaroak 13, Santiagon egin zen "Zer lurralde dira lehenak Espainiako ekintza klimatiko eta energetikoan?" izeneko jardunaldian parte hartu zuen.

Mari Mar Alonso Martínek, Ihobeko Ekintza Klimatikoko zuzendaria, pasadan astelehenean, azaroaren 13a, Santiagon izan zen "Zein lurralde dira lehenak Espainiako ekintza klimatiko eta energetikoan?" jardunaldian hartu zuen parte, Zuzenbide eta Ingurumeneko Nazioarteko Institutuak (IIDMA) eta Galiziako Xuntako Gobernuko Bigarren Lehendakariordetzako eta Ingurumen, Lurralde eta Etxebizitza Kontseilaritzako Ingurumen Kalitate, Jasangarritasun eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza Nagusiak antolatua.

Ekitaldia bi zatitan banatu zen eta helburu bikoitza izan zuen: Udalen ekintza klimatikoa indartzea, autonomia erkidegoen eta udalerrien arteko maila anitzeko gobernantza sendo baten bidez; eta biodibertsitatea eta lurraldea babesteko onshore eta offshore berriztagarriak sustatzea.

Mari Mar Alonso Martínek maila anitzeko gobernantza klimatikoari buruzko jardunaldiaren lehen zatian hartu zuen parte. Jardunaldi horretan, neutraltasun klimatikoa lortzeko, administrazioek, autonomia eta udal mailan, elkarrekin egiten duten lana aztertu zen.

Ihobeko Ekintza Klimatikoko zuzendariak, Udalsarea 2030ekin eta EEErekin elkarlanean, euskal udalerrien trantsizio klimatikoa eta energetikoa bultzatzeko egiten ari den lana aurkeztu zuen. Zehazki, gaitasunak sortzeari, laguntza teknikoari, laguntzei eta aintzatespenari buruzko ekintzak garatzen ari dira. Ekimen horien bidez, EAEko udalerri eta eskualdeetarako ibilbide-orri bat ezarri nahi da, energia- eta klima-arloko politikak ezartzen laguntzeko, eta erakunde lokalek arlo horretan duten konpromisoa eta lidergoa agerian uzteko.