2025/10/28 :
“Hiriak x Natura” jardunaldi teknikoa

Aurrez aurrekoa: Palacio de Congresos Europa, Vitoria-Gasteiz

“Hiriak x Natura” jardunaldi teknikoa 2025eko urriaren 28an izango da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Aukera bikaina da ezagutzak partekatzeko eta hirian garatutako hiri naturalizazioko jardunbide egokiak eta proiektuak ezagutzeko.

👉 Eman izena hemen: https://forms.gle/u91t7a1Q2wewH7sJA

Jardunaldian Bartzelona eta Bordele hiri gonbidatuek parte hartuko dute, euren naturalizazio estrategiak aurkeztuz. Gainera, Gasteiztik hiriko azpiegitura berdearen estrategiari buruzko xehetasunak partekatuko ditugu, eta ibilbide tekniko bat egingo dugu, hirian ezarritako proiektu nabarmenetako batzuk bisitatzeko.

🗓️Ikusi programa osoa: https://bit.ly/46NOcIz

Jardunaldi hau Los Herrán berria proiektuaren barruan kokatzen da. Hiriko azpiegitura berdea indartzera eta Herrandarren hiri-konektorea birnaturalizatzera bideratua dago proiektu hori. Gasteizko Udalak Biodibertsitatea Fundazioaren eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren (MITECO) laguntzarekin bultzatutako proiektu bat da, Europar Batasunak - NextGenerationEUk finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan.

Jardunaldia batez ere administrazio publikoetako teknikariei zuzenduta dago, baina unibertsitateei, ikerketa-zentroei, enpresei, elkarteei eta azpiegitura berdea, hiri-plangintza eta klima-aldaketara egokitzea lan-esparrutzat duten entitateei ere irekita dago.