2021/05/13:
Hiri-eremuko eta hiri-periferiako eremuko klima-gobernantzako ereduei buruzko tailerra
C9.3 ekintzarekin 'Klima-aldaketaren ekintzarako gobernantza-eredu berriak diseinatzea' lotutako tailerra, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola, Tecnun, buru dela.
Helburu nagusiak:
- Hiri-eremuko eta hiri-periferiako eremuko, arroko eta kostaldeko klima-aldaketako gobernantzarako eragile garrantzitsuenen mapa lortzea. (tailerraren arabera)
- Ekintza klimatikoaren lidergo eta kudeaketa estrategikoa hobetzen lagundu dezaketen gobernantza-egiturak eta -tresnak identifikatzea.
- Ekintza klimatikoaren kudeaketa-mekanismo partekatuak identifikatzea.
- Beharrak eta oztopoak identifikatzea, bai eta integratua, koherentea, parte-hartzekoa, moldagarria, efizientea eta denboran iraunkorra izango den ekintza klimatikoaren gobernantzara eramango gaituzten aukerak ere.